Txosnak eskatzeko epea zabaldu du Getxoko Udalak

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 4a, 17:20

Andra Mariko, Algortako, Portu Zaharreko eta Itzubaltzeta/Romoko jaietan txosna jartzeko eskaera aurkezteko epea zabaldu du Getxoko Udalak.

Txosna eskatu ahal izateko, besteak beste, ezinbestekoa da erakunde eskatzailea elkarteen udal erregistroan, gutxienez, 2016ko maiatzaz geroztik izatea. Eskaerak egiteko epea apirilaren 12an itxiko da San Isidroko jaietarako eta maiatzaren 19an gainerako jaietarako.

Oinarriak eta gainontzeko dokumentazioa www.getxo.eus helbidean (Oharrak eta Berriak atalean) HABetan eta Jai Arloan (Tangora Etxean, 2.solairuan, Algortan) daude ikusgai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun