Apirilaren 18an hasiko dira jardunaldiak, martitzenean; "Peter y el dragón" pelikula proiektatuko dute egun horretan. Disneyren "Pedro y el dragón Elliot" film luze ezagunaren bertsio berria da. Biharamunean, eguaztenean, "Zipi & Zape eta kapitainaren irla" euskarazko filma proiektatuko dute. Eguenean, berriz, Steven Spielberg zinegile estatubatuarraren azkeneko lanaz gozatu ahal izango dute neska-mutilek: "Mi amigo el gigante" filma egongo da ikusgai. Bestalde, barikuan, "Angry Birds" animaziozko filmaren txanda izango da; umeentzako bideo-joko ospetsuen pertsonaietan oinarrituta dago pelikula hori. Zikloa amaitzeko, "El libro de la selva" ikusi ahal izango dute umeek. Disneyren pelikula ospetsuaren moldaketa berria da azken hori; Rudyard Kipling-en kontakizunean oinarrituta dago.
Egitaraua
Apirilak 18, martitzena
- "Peter y el dragón", gaztelaniaz
Apirilak 19, eguaztena
- "Zipi & Zape eta kapitainaren irla", euskaraz.
Apirilak 20, eguena
- "Mi amigo el gigante", gaztelaniaz.
Apirilak 21, barikua
- "Angry Birds, la película", gaztelaniaz.
Apirilak 22, zapatua
- "El libro de la selva", gaztelaniaz.
Areetako musika-eskolan izango dira saio denak, 17:00etan. Sarrera: 2,10 euro.