Aldi berean, daborduko zabaldu dituzte elkarteak antolatu dituen hurrengo bidaietarako izena emateko epeak; apirilaren 30etik maiatzaren 7ra Portugalera joango dira, eta maiatzaren 21etik 25era Erronkariko haranera. Mendi-taldeak ekainaren 5etik 10era Asturiasera antolatutako irteeran parte hartu gura duten pertsonek ere izena eman dezakete daborduko. Gainera, hilaren 11n Enkarterriko bide berdera joateko txangoa aurreikusita dago.