Ekainaren 10ean eta 11n, Frantziako Beaujoulais Tour entzutetsuan parte hartuko dute Eiser Hirumet taldeko txirrindulariek, Rhone-Alpes eskualdean, Suitza eta Italiako mugaren ondoan.
Punta Galea eta Duranguesa txirrindularitza-elkarteen taldeak hiru etapa egingo ditu egun bitan. Nazioarteko bigarren hitzordua Ingalaterrako iparraldean izango dute, uztailean. Bertan, Newcastleko Reservoir tourrean parte hartuko dute. Eiser Hirumet taldeak azaldu duenez, "Erresuma Batuan kontinental mailan dauden talderik gehienak ibiliko dira eta, seguruenik, urte osoan izango dugun mailarik altueneko proba izango da". Azkenik, uztail amaieran, hiru klasika lehiatuko dituzte Flandesen (Flandria).