Getxoko historian emakumeek egindako ekarpena aztertuko dute

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 10a, 16:47

David Beorlegi Zarranzek aurkeztutako "El asociacionismo femenino en Getxo (1960-2016)" lana aukeratu dute Getxoko historian emakumeek egindako ekarpenari buruzko III. Ikerketa-beka jasotzeko. Getxoko Udalak emango du 10.000 euroko beka hori, eta horren helburua da emakumeek historia eta bizitza kulturalean, sozialean, ekonomikoan edota politikoan egin duten ekarpena berreskuratzea eta ezagutzera ematea.

Hirugarren edizio honetarako zortzi proposamen aurkeztu dira eta, baldintzen arabera, beharrezkoa da aukeratutakoa urte-bukaerarako amaituta egotea.

Proiektuak Getxoko emakumeen elkarteen 1960tik orain arteko historia aztertuko du. Lana aurrera eroan ahal izateko, ahozko oroimena landuko du Beorlegik, "emakumeei egingo dizkien elkarrizketen bitartez, artxiboetan dagoen emakumeen ikusezintasunak suposatzen duen zailtasuna gainditu ahal izateko".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun