Jendartea  Getxo 2017-04-11 10:15

Zerga-egutegia aldatu du Getxoko Udalak

Aurtengo zerga-egutegirako egindako aldaketak jakinarazi ditu Getxoko Udalak. Moldaketa horiek 2017ko martxoaren 27an Alkatetzak agindutako 1109/2017 Dekretuaren bidez onartu dira.

Ekainaren 1etik 30era arte borondatez ordaintzeko epea:

  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ)
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)
  • Tasa ibilgailuak finken barrura espaloietatik sartzeko eta aparkalekuak erreserbatzeko (Pasabideak)
  • Tasa taxien aparkalekua erreserbatzeko
  • Tasa bide publikoa okupatzeko: kioskoak
  • Tasa ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeko (egoiliarren urteko txartelak:TAO)
  • Kutxazain automatikoak.

Helbideratutako ordainketa borondatezko epea amaitu ondorengo lehenengo egun baliodunean egingo da. Helbideratzeko eskabideak ekainaren 20ra arte onartuko ditu Udalak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa