Ibar Nagusien Etxearen lekualdatzearen kontrako hautagaitza nagusitu da

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 26a, 14:13

Ibar Nagusien Etxea. © ITZUBALTZETAKO AUZOKIDEAK

Itzubaltzeta/Romoko Ibar Nagusien Etxea elkarteko zuzendaritza-batzordea osatzeko hauteskundeak egin ziren joan den astelehenean, hilaren 24an. Horietan, nagusien etxea lekualdatzearen kontrako hautagaitzak bozketan jarritako sei lekuak lortu zituen. Hartara, zuzendaritza-batzordearen ordezkaritza osoa lortu du hautagaitza horrek.

Emaitza horregaz, nagusien etxea Romo kultur etxe berrira lekualdatzearen aldeko eta kontrakoen arteko berdinketa apurtu da. Azken horiek azaldu dutenez, elkartearen "demokratizazioaren" alde egin gura dute. Era berean, elkarteko kide denentzat "irekita" dagoen zuzendaritza-batzorde bat eta "auzoari zabalik dagoen Nagusien Etxea" nahi dutela aldarrikatu dute. Horrez guztiez gainera, lekualdatzearen inguruko galdeketa bat egitea gura dute, Ibar Nagusien Etxeko kide guztien artean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun