Andres Isasi Musikaliakoak arituko dira bihar Urko abeslariagaz

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 19a, 17:40

Bihar, martitzenean, Getxoko Andres Isasi Musikalia elkarteko kideak Urko abeslariagaz arituko dira Algortako Bihotz Alai plazan. Ikuskizun horretan, abeslari ospetsuaren ibilbideko abestirik ezagunenak interpretatuko dituzte musikari getxoztarrek, hala nola "Guk euskaraz", "Kaia barrenian", "Pello Joxepe" eta "Artillero". Kontzertua 20:00etan izango da, 5 euroan.

Andres Isasi Musikalia elkartea musika eskolako hainbat ikaslek, ikasle ohik eta irakaslek osatzen dute, baita udalerriko hainbat musikazalek ere. Guztira, 45 kidek osatzen dute taldea, adin ezberdinetakoak. Taldekideek azaldu dutenez, adin txikikoen kopurua % 50ekoa da, eta gainerakoak 20 eta 65 urte artekoak dira. Elkartearen helburua da Andres Isasi Musika Eskolak duen talentu guztia bildu eta kanpora bideratzeko euskarri edo erakusleihoa izatea da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun