Udako jaiak 2017

Areetarren txanda!

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 19a, 12:48
Paella-lehiaketa egingo dute domekan, hilaren 23an.

Areetako Santa Ana auzoa festaz jantziko da uztailaren 21etik 23ra bitartean. Hala, egun horietan, auzokide denentzako hamaika aukera egongo da, ume, gazte zein nagusientzat. Barikuan, uztailaren 21ean, emango diete hasiera Santa Anako jaiei. Arrastiko 07:00etan izango da txupinazioa, hala ere, hori baino lehenago, inguruko neska-mutilak 17:00etan hasiko den Txikigunean jolastu ahal izango dira.

Suziria amatatu bezain pronto, buruhandiak kalerik kale ibiliko dira, han eta hemen harrapatuko dituztenak astintzeko asmoz. Iluntzeko 08:30ean sardina-janagaz tripak asetzea aukeran egongo da, gero, Skimales eta Manifa taldeen doinuak entzungo dira Santa Ana enparantzan. Hurrengo egunean, zapatuan, Magic karten lehiaketagaz helduko diote egunari; ondoren, berbarako jolasak, lehiaketak, magia-ikuskizuna eta herri-bazkaria egongo dira. Gauean, erromeriak dantzan ipiniko ditu plazara hurbilduko direnak. Amaitzeko, domekan, hiruko futbolean lehiatuko dira hainbat eta hainbat; horren ostean, paella onena aukeratzeko lehiaketa egingo dute, besteak beste.

Egitaraua:

Uztailak 21, barikua

  • 17:00 Txikigunea, Santa Ana enparantzan.
  • 19:00 Suziria botatzea, eta buruhandien kalejira.
  • 20:30 Sardina-jana.
  • 22:30 Kontzertuak: Skimales eta Manifa taldeenak.

Uztailak 22, zapatua

  • 10:00 Magic karten lehiaketa.
  • 11:00 Kuadrillentzako jarduerak.
  • 11:30 Txikigunea.
  • 14:30 Herri-bazkaria.
  • 17:00 Txikigunea, Marrazki eta Pintura Lehiaketa, eta kuadrillentzako jarduerak.
  • 18:00 Igel-tokan, lehiaketa.
  • 19:00 Magia-ikuskizuna.
  • 20:30 Saiheski-jana.
  • 22:30 Erromeria.

Uztailak 23, domeka

  • 11:00 Hiruko Futbolean, lehiaketa; Santa Ana enparantzan.
  • 11:30 Txikigunea.
  • 12:00 Kuadrillentzako jarduerak.
  • 13:00 Paella-lehiaketa.
  • 13:45 Euskal dantzen erakustaldia.
  • 17:00 Ur-jolasak.
  • 17:30 Bits-festa.
  • 18:30 Herri-kirolen erakustaldia.
  • 19:00 Karaokea.
  • 23:00 Kaleko zinema, Santa Ana enparantzan.
Erlazionatuak

Uribe Kosta jaietan, 2017

Iker Rincon Moreno 2017 eka 29 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun