MoraLISTOAK

Maitane Nerekan 2021ko urt. 21a, 12:56

Jarrera jasangaitza zait moraLISTOena; gona motzegiak hartzen dituztenak berbagai, putetxerako bidean. Inperio judu-kristau-patriarkala moral hipokritaz baliatu izan da zapaltzaileen statusa mantentzeko.

Holokaustoa txarra, desobedientzia txarra, legeak onak… dogma faltsuak dira, nekatu arte errepikatuz premisa moral bihurtu dituztenak. Morala igortzea ez luke instituzioen helburu izan behar, autonomia kritikoa sendotzea baizik. COVID-19ak duen sintomarik arriskutsuena MoraLISTOkeria da (asintomatikoak kontuz!).

Gaixotzea, norberaren jarrera immoralen ondorio dirudi. Moral edo immoral maila nirea da, ez beste inorena. Nirearen arabera, adibidez, onargarriagoa da 17 urtekoen jarrera, politika urbanistiko terrorista, anti-ekologista eta horterarekin, Planeta akabatzea baino. Berangon (Otxabene, Otxandategi...), Erandion (Astika) eta Leioan (Kurkudi) immoraLISTOen gurutzada berria abiatu dute Jaungoikoa eta Lagi-zarraren armadek. Eutsi indarrez ezpata immoralok! Agustin Arrieta filosofoaren hitzetatik: «Argi dut kritikotasunik emankorrena dela bi mundu horien orekatik sortzen dena: gaitasun arrazional eta emozionalen artan dagoena. Are gehiago, kritikoa izateko orainaldia balioztatu eta etorkizun bat irudikatu behar duzu. (...) Etorkizun hobe batean pentsatu behar duzu».  

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun