2021eko udako kultur egitarauak

67 taldek parte hartu dute Getxoko #Paellak2021 lehiaketan

Erredakzioa 2021ko uzt. 26a, 17:12

Itxas Argiak zabaldutako parte-hartzaileen irudietako bat. © ITXAS ARGIA

Aurten ere ezinezkoa izan da uztailaren 25ean, Santiago Egunean, Getxoko Aixerrotako landa jendez lepo ikustea, dantzan eta su-artean alai, paellarik onena –eta itxurosoena– nork egin duen norgehiagoka, eta festan. Hala ere, ospakizuna ospatu da, familia- eta lagun-artean, eta Itxas Argia taldeak antolatutako lehiaketa-birtualean parte hartu zuten atzo 67 kuadrillek.

Aurten ere, Getxoko Nazioarteko Paella Lehiaketa sare sozialen bitartez egin da, #Paellak2021 traolaren bitartez. Parte-hartzaileek gura izan duten lekuan prestatu zuten paella atzo, domekan; gero, taldekide guztiak eta emaitza ikusteko argazki bat bidali behar izan zieten antolatzaileei, aurtengo zapi urdina jantzita, noski.

Irudi guztiok Itxas Argiak bere sare sozialetan argitaratu zituen; hala, atzo, egun osoan zehar, paella eta arroza nagusi izan ziren Getxoko talde horren Facebook eta Instagram profiletan. Irudiok hemen ikus daitezke.

 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun