2021eko udako kultur egitarauak

Beste urte batez, jaietarako diseinu-lehiaketa antolatu dute Itzubaltzeta/Romon

Erredakzioa 2022ko mai. 25a, 12:15

Itzubaltzeta/Romoko jai batzordea festei begira dago daborduko, eta urteroko diseinu lehiaketa antolatu dute. Horretan, festei irudia jarriko dieten hiru elementu sarituko dituzte: jai kamisetak alaituko dituen marrazkia, zapietan erreproduzitzeko logoa eta egitarauaren azalak izango den irudia. Hiru kategoria horietan lehiatzeko epemuga ekainaren 19a izango da –egun hori barne–, eta saria, berriz, 150na euro eta kamiseta eta zapi bana.

Lanak Itxaso liburu-dendan (Aurrezki Kutxa kalea 24) entregatuta zein erromokotxapelketak@gmail.com posta helbidera bidal daitezke, jai batzordeak zehaztutako oinarrien arabera. Gutxieneko kalitatea duten lanak herrian erakutsi ondoren, herri bozketa egingo dute, ekainaren 25ean.

Argibide gehiagorako: https://www.facebook.com/erromokojaiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun