(In)koherentzia vs koherentzia

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Mostajo Galduroz 2023ko api. 14a, 11:40

Iraganeko jokabideak ikusi ditugu egunotan Getxon. Herrikide gutxi batzuek, Nagusien Etxe ohian izandako bizipenengatik, eraikinari izan ziezaioketen atxikipen emozionalaren atzean, koherentzia vs inkoherentziaren arteko bataila politikoa ezkutatu dute.

Batetik, proiektu berritzaile baten aurrean historikoki errepikatutako "betikoen" borrokak ikusi ditugu EH Bildun. Egia esatearren, euren ibilbide politikoarekiko koherenteak izan dira: "(Proiektua)-RI EZ!", da euren eskaintza. Romon belaunaldiarteko proiektu berritzaile bat izango dugu, gazte eta adindunentzat, europar Next Generation funtsen babesa izango duena. Horretarako, Podemoseko buru eta espainiar ministra den Belarraren sinadura jaso du proiektuak (2021/10/19ko akordioa, urriaren 30ean BOEn argitaratua). Inkoherentzia, beraz Ahal Dugurena. Madrilen uso, etxean otso.

Bestetik, Belaunaldiarteko Zentroa, hauteskunde programan zeraman EAJk, eta emandako hitza bete du, koherentziaz. Aurreko osoko bilkuran, jokaera zeharo antidemokratikoan, irainak bota zizkieten proiektu berriaren aurka dauden herritarrek emandako hitza bete duten ordezkariei. Nik irainak beharrean, proposamen berritzaileak eta hitza betetzea eskatzen diet. Herria hobetzeko, aurrera egiteko, koherentzia eraikitzailea.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun