Garazi Sanchez surflariak El Salvadorreko Munduko Jokoetako lehen txanda gainditu du

Ander Zarraga 2023ko eka. 1a, 10:43

Munduko surflaririk onenak ari dira parte hartzen El Salvadorren egiten ari diren ISA Munduko Jokoetan; besteak beste, Aritz Aranburu, Keoni Lasa, Pauline Ado edo Joan Duru euskal surflariakaz batera ari da Garazi Sanchez getxoztarra. Atzo, lehen jardunaldia egin zuten gizonek La Bocanan eta emakumeak El Sunzalen, eta, ezusteko handirik gabe, denek lortu zuten bigarren kanporaketetara pasatzea.

Emakumeen txandan, Sunzaleko podiumean, Garazi Sanchez izan zen uretara sartzen lehena. Hirugarren txandan, Rheanna Rosenbaum belgikarrak kinka larrian jarri zuen Sanchez, baina getxoztarrak bigarren postua lortu zuen Coco Cianciarulo argentinarrari eta Tiziana Prem guatemalarrari nagusituta. Sanchezek azpimarratu zuenez, "txapelketa honetan oso eroso egotea zaila izango da", eta horrek erronka suposatuko duela aurreratu die parte hartzaileei.  

Egunotan, ISAko Munduko Jokoez gain, 2024ko Pariseko Jokoetarako txartelak jokoan daude txapelketa horretan eta horrek pizgarri gehigarria ematen die lehiatzen ari diren surflariei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun