Getxophoto jaialdiak utzitakoak batu dituzte antolatzaileek bideo batean

Iker Rincon Moreno 2023ko eka. 27a, 12:41

Domekan, hilaren 25ean, amaitu zen inoizko Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren ediziorik goiztiarrena. "Etena!" gaiaren pean, 17.a izan da aurtengoa, eta antolatzaileek iragarri dutenez, "oso pozik" daude asteotan jasotako harrera eta erantzunagaz. Hilabetez buru belarri udalerriko kaleetan lanean aritu ostean, datorren urteko hitzorduari begira jarri dira. Hala ere, artean, jaialdiaren unerik onenak hiru minututan laburbiltzen dituen aftermovie bat sareratu dute, gomendio bategaz: "Jarri pantaila osora, eta bolumena topera".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun