100 kiloko harriagaz errekorra hautsi du Lucia Orbe harri-jasotzaileak

Nahia Martinez Gondra · Hodei Torres 2023ko eka. 28a, 12:24

Duela gutxi, egundoko marka ezarri du Lucia Orbe harri-jasotzaileak: 100 kiloko harri borobilaren errekorra 3 altxalditakoa zen, eta berak 6 altxaldi egin ditu 5 minutuko tartean. Bere esanetan, ez zuen espero gai izango zenik, baina bere entrenatzailea den Felix Camposek hasieratik sinistu zuen beragan. Harri-jasotzeaz gain, crossfiten ere aritzen da Orbe, eta bere esanetan, "antzekotasun handiak dituzte bi kirolek". Horregatik, beragaz elkartu gara hautsi berri duen errekor berriaren inguruan berba egiteko, baita crossfitak harri-jasotzeagaz duen loturari buruz hitz egiteko ere. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun