Emozioz beteta eman diote amaiera Maulen abiatutako EuskarAbentura espedizioari Getxon

Iker Torre · Iker Rincon Moreno 2023ko abu. 1a, 14:15

Hilabete osoa Euskal Herria zeharkatzen eman ondoren, atzo, uztailaren 31n, amaitutzat eman zuen EuskarAbenturak bere espedizioa. Goizeko 10:30ean gurutzatu zuten Bizkaia Zubia 125 gazteek eta lantaldeak, Portugaletetik Getxora salto eginez. Bertan, Areetan, 450 kilometroko ibilbidea egin duten 'jzioguitarrei' harrera beroa egin zieten Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Getxoko Udaleko ordezkariek, eta Algortan, aldiz, jai-batzordeak hartu zuen marea laranja, Muxikebarri Antzokian amaiera-ekitaldia egin aurretik.

Modu ahaztezinean egin zuten jzioguitarrek eta xerpek aurtengo EuskarAbenturaren azkenengo etapa. Bilboko Pio Baroja pantalanean itsasontzi bat hartu eta, Ibaizabal ibaian behera, Portugaletera iritsi ziren. Ondoren, Bizkaia Zubia zeharkatu eta, Getxon, arduradun politikoek ondoetorria egin zioten espedizioari. Ordu erdiko ekitaldiaren ostean, Areetatik Algortara jarraitu zuen bidea marea laranjak, Areetako Kaia pasealekuan gora. Algortan, San Nikolas plazan, saninazio festetan murgilduta, jai-batzordeak harrera egin zion taldeari. Azkenik, amaiera ekitaldia egin zuten Muxikebarri Antzokian.

Argazki-galeria

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun