Zientzia etxeko atarian

Eskolan ere eraiki daiteke aire-sentsore bat

Erabiltzailearen aurpegia Ricardo Mutuberria 2023ko urr. 4a, 11:56
Trinitarias Algortako ikasleak Euskadiko lehen aire kalitate sentsore irekia sortu dute. © BIOOK

Sensor Community proiektua herritarrok eta komunitateak bultzatutako sentsore-sare globala da, eta aire kalitateari buruzko datu irekiak sortzen ditu. Pertsonen bizitza inspiratzea eta aberastea da helburua, naturan jakin-min kolektiborako plataforma bat eskainiz, benetakoa, fidagarria, alaia eta eraldatzailea.

Duela urte batzuk, Bartzelonan, lehen eskutik ezagutu nituen herritarren parte-hartzean oinarritutako zientzia eta teknologia proiektu batzuk. Horietako batek bioaniztasunari buruzko datuak biltzea ahalbidetzen zuen. Beste batek airearen kalitateari buruzko datuak jasotzeko eta partekatzeko aukera ematen zien herritarrei, zuk zeuk egindako kostu txikiko sentsoreak erabiliz. Hau Euskadira eraman behar dut, pentsatu nuen berehala.

Urte batzuk geroago Tabakaleran, Donostian, udako ikastaro batean parte hartzera gonbidatu ninduten. Airearen kalitateko sentsoreak fabrikatzeko tailer batetara. Elektronika ezagutzarik gabe burutu nuen tailerra eta sentsorea. Honen osagaiak, airean daude partikula kutsatzaile sentsorea, tenperatura, presio eta hezetasun sentsorea, Intenet konexiorako txartela eta pantaila digital bat kableen bidez lotu eta soldatu genituen plaka batean. Nik egin badezaket, bigarren hezkuntzako ikasleek ere egin dezakete, pentsatu nuen.

Urtebete geroago, nik Getxon sortutako Biook Elkarteak, Sensor Community proiektuan parte hartzea eskaintzen zuen ikastetxe eta beste erakundeei. Trinitarias ikastetxea interesa aurkeztu zuen eta gure laguntzarekin Getxo udalaren Agenda 2030 proiektuetarako diru laguntza lortu zuen.

Airearen kalitatea giza eta ingurumenaren osasunerako duen garrantzia ikertu dute ikasleek. Modu praktikoan ikasi dute airearen kalitatearen sentsorea nola eraiki eta erabili. Eraikitako sentsorea eta beste sentsore irekiak erabiliz ikerketak burutu dituzte. Getxon jasotako datuak antzeko udalerri batzuekin alderatu dituzte, haizearen, euriaren edo trafikoaren eragina kutsaduran aztertu dute eta gure aire kalitatea OMEk jarritako gidalerroak errespetatzen dituela egiaztatu dute.

Algortako sentsorea biltzen dituzten datuak eta proiektuari buruzko informazio gehiago hemen eskura daitezke: https://sensor.community/es. 

Hurrengo hiru sentsoreak Bilboko Rekaldeberri ikastetxeko ikasleak sortu dituzte, baina askoz gehiago jarri nahi ditugu. Proiektu global honetan parte hartzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan hello@biook.org helbidean.

Getxoko Biook Elkartea, halaber, hainbeste natur zientzia eta ingurumen tailerrak eta proiektuak eskaintzen ditu. Zure herriko bioaniztasuna neurtu eta aztertzeko edo zizare konpostajea merke eta erraz burutzeko, adibidez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun