Ikasteko gela berri bi zabalduko dituzte eguaztenean Algortako Villamonteko kultur etxean

Iker Rincon Moreno 2023ko aza. 14a, 11:31
Bihar zabalduko dituzten ikasgelak. © GETXOKO KULTUR ETXEA

Algortako Villamonteko kultur etxea eraberritzeko proiektuaren lehen faseko obrak amaitu ondoren, ikasgela bi zabalduko dituzte bihar, eguaztenean. Guztira, 53 plaza eskainiko dituzte, ikasi zein lanak egiteko, 42 eta 12 lekukoak, hurrenez hurren.

Aretoetako batek 12 plaza izango ditu eta lanak egitera zuzenduta dago. Bertan hitz egiteko aukera emango da, betiere udal-liburutegiek zehaztutako arauak errespetatuz. Bigarren gela, 42 leku izango dituena, ikasteko soilik erabiliko da eta bertan isilik egon beharko da. Bi aretoetako plazei duela hilabete batzuk egokitutako erabilera publikoko Interneten nabigatzeko 11 plazak gehituko zaizkie.

Villamonteko kultur etxea eraberritzeko lehen faseak lokalaren irisgarritasuna, argiztapena eta aireztapena hobetu ditu, baita eremuen banaketa ere, besteak beste. Ikasgelakaz batera, laster erakusketa-areto bat ere eskainiko du, baita bilera-gela bat ere. Horiek guztiak gehituko zaizkie kultur etxeak hainbat elkarte eta kolektibori eskaintzen dizkien lau lagapen-aretoei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun