Gabonetarako 16 campus antolatu dituzte Getxoko kirol klubek

Erredakzioa 2023ko aza. 28a, 10:43
Besteak beste, saskibaloian aritzeko aukera egongo da. © GETXOKO UDALA

Getxoko kirol klubek 16 campus antolatu dituzte Gabonetarako, honako modalitate hauetan: gimnastika erritmikoa, saskibaloia, igeriketa, atletismoa, futbola, patinajea, xakea, kirol egokitua, arrauna, eskubaloia eta karatea. Interesatuek jardueren informazio zehatza hemen kontsulta dezakete.

Ekimen hau Getxo Kirolak-egaz lankidetzan sustatu da eskola-oporraldietan, eta helburu bikoitza du: batetik, kirol-jarduera eta aisia osasungarria sustatzea, eta, bestetik, Getxoko familiei lana eta denbora librea bateratzeko aukerak eskaintzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun