2023/12/21 - 2023/12/23 12:00

Azokak

Gabonetako herri azoka

Gabonetako herri azoka
San Nikolas plaza, Getxo

Abian Kultur Elkarteak, herriko eragile hainbaten eta askotariko sortzaileen laguntzarekin, gabonetako azoka antolatu du. Bertan jarriko dute euren postua besteak beste Sarek, Haziak neska* gazteen taldeak, Barne Barnetik kolektiboak, Lumaltik Txiapasekin elkartasun taldeak, Abianek berak...

Eragileez gain, askotariko sortzaileek hartuko dute plaza. Bertan topatu ahalko dira bitxiak, umeentzako arropa, diseinu bereziko kamisetak, poltsoak, fularrak, liburu eta ilustrazio lanak...

Oraindik oparia erosi ez baduzu, hona aukera! Bertoko eragileak eta eskualdeko sortzaileak esku eskura.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun