36ko gerraren, aurreko gatazka zibilen eta frankismoaren biktimei omenaldia egin die Getxoko Udalak

Erredakzioa 2024ko ots. 6a, 12:17
Zapatuko omenaldia. © GETXOKO UDALA

Getxoko Udalak omenaldia egin zien zapatuan, hilaren 3an, 36ko gerraren, aurreko gatazka zibilen eta frankismoaren biktimei Galeako pasealekuan dagoen Oroimenaren liburua eskulturaren ondoan, horrela 2009ko ekainean aho batez hartutako erabakia betez.

Omenaldian Amaia Agirre alkatea eta Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideak izan ziren, PP eta Elkarrekin Podemos izan ezik, besteak beste. Ekitaldi horren bidez, "biktimei errespetua, oroitzapena eta benetako gorazarrea aitortu zaie publikoki, adiskidetzeari eta elkartasunari begira", iturrien arabera.

Txistulariek Agur Jaunak interpretatu ondoren, minutu bateko isilunea bete da eta lore-eskaintza egin zuten eskulturaren aurrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun