Inauterietan puntu moreak jar ditzala eskatu dio Elkarrekin Podemosek Getxoko Udalari

Erredakzioa 2024ko ots. 9a, 11:58
Inauteriak Algortan, artxiboko irudian.

Elkarrekin Podemosek Getxoko inauteri-jaietan puntu moreak jartzea eskatu du. Udako jaietan giten den bezala, udal talde moreak zerbitzu hori aktibatzeko eskatu dio Getxoko Udalari, mozorro festa auzo ezberdinetan ospatzen den bi aste-akabuetan.

Elkarrekin Podemosentzat garrantzitsua da jai-giroetan udal-baliabide hori eskura izatea. "Are gehiago, ospakizuna goizaldera arte luzatzen da, ostalaritzako lokalen itxiera-ordutegia zabaltzen baita", azpimarratu du taldeak.

Udal taldeak azpimarratu du beharrezkoa dela gune seguruak sortzea eraso matxista jasaten duten emakumeentzat. Hori dela eta, beharrezkoa ikusi du gune moreak aktibatzea eta horrela ezartzea jende asko biltzen den jarduera guztietarako eta jai izaerako ekitaldietan, "jai herrikoiez haratago".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun