“Getxon ostalaritza askoz gehiago da” bideoak sektore horren inguruan udalerrian antolatutako jarduerak sustatu gura ditu

Erredakzioa 2024ko ots. 14a, 11:50

Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapena Sailak bideo bat argitaratu du udalerriko ostalaritza sektorea sustatzeko eta ikusarazteko. Izan ere, udalerrian ostalaritzako 348 establezimendu daude: 257 taberna eta kafetegi, 77 jatetxe, 8 pizzeria eta 6 hanburgeseria.

Juanma Gonzalez Getxolan-Ekonomia Sustapena Saileko zinegotziak azaldu duenez, “ekimen hau Ostalaritzako Mahaiaren eskaerari erantzunez sortu da, eta nabarmendu nahi du, udalerrian dagoen eskaintza gastronomiko zabalaz gain, establezimendu horiek askoz gehiago eskaintzen dietela herritarrei. Jarduera kulturalak eta gustu guztietarako esperientziak programatzen dituzte, hala nola azokak, dastaketak, erakusketak, tailerrak, kontzertuak… eta horrek balio erantsia ematen die lokalei”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun