Itxas Argiak hasiera eman dio bere 60. urtemuga ospatzeko ibilbideari

Iker Rincon Moreno 2024ko ots. 27a, 08:08
Barikuan eman zuten urteurrenaren ospakizunen berri.

Joan den barikuan, hilaren 23an, eman zioten hasiera Itxas Argia Dantza Taldeko kideek euren 60. urteurren-jaiari. Urte osoan zehar, askotariko jarduerak egingo dituzte, eta horien berri eman zuten barikuko "Hasierako agurra" ekimenean, Bentan.

Barikuko ekitaldian, urteurrenaren nondik norakoak ezagutarazteaz gainera, familia-argazkia eta poteo-girotua egin zuten Andra Mari auzoan zehar, ospakizunari hasiera emateko.

Datozen ekitaldi nabarmendu batzuk:

  • Urtarrilak 7: Dantza Taldearen abestia.
  • Apirilak 27-28: Dantzari txikien asteburu-pasa.
  • Maiatzak 11: Urteurreneko dantzaldi berezia.
  • Ekainak 22: Kalejira erraldoia.
  • Urtearen amaieran: Dokumentalaren argitalpena.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun