126 merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduk 4.000 “txakur-pixa" botila oparituko dizkiete bezeroei

Erredakzioa 2024ko mar. 19a, 12:21
© GETXOKO UDALA

Getxoko 126 merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduk, Algortako Dendak, Getxoko Ostalaritza Elkartea-ASHOGE, GetxoEnpresa eta Romo Bizirik elkarteetakoek, txakurren pixa garbitzeko 4.000 botila banatuko dituzte maskotak dituzten bezeroen artean.

Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapena Arloaren eta Ingurumen Unitatearen ekimena da, udalerriko sektoreko elkarteakaz lankidetzan. Ekimenaren helburua da, alde batetik, lorategietako eta bide publikoko gorotzak biltzeko betebeharraren berri ematea, eta, bestetik, etxebizitzetako, merkataritzako eta hiri-altzarietako fatxadetan txakurren pixek sortzen dituzten "arazoen" berri ematea, hala nola efektu korrosiboak eta usain txarrak.

Udal-arduradunen arabera, ekimen honek "indartu" egiten du bide publikoan eta berdeguneetan maskoten gorotz eta pixei buruzko sentsibilizazio-kanpaina. Izan ere, gogoratu dutenez, "efektu korrosiboak urtu eta usain txarrak saihestu daitezke ur- eta xaboi-nahasketa bat botaz bide publikoan, maskoten pixetan”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun