Getxoko Zirkuitua abuztuaren 11ra atzeratuko dute aurten

Erredakzioa 2024ko mar. 19a, 12:30
Getxoko Zirkuitua. Argazkia: EUSKAL HERRI KIROLA

Joan den barikuan aurkeztu zituen Punta Galea Txirrindulari Elkarteak 2024rako sei taldeak. Horrez gainera, denboraldiko probarik ezagunena, Getxoko Zirkuitua, aurreikusitako uztailaren 28tik abuztuaren 11ra atzeratuko dutela iragarri zuten, 2024ko Parisko Joko Olinpikoak direla-eta.

Guztira, sei talde egongo dira aurten Punta Galea Txirrindulari Elkartean, eta elkarteak berak hainbat lasterketa antolatuko ditu 2024an ere, ohi legez. Apirilaren 14an, Eskolako proba bat egingo dute Sondikan. Maiatzaren 18an, Bizkaiko Gazte eta Gaztetxo mailetako Erlojupeko Bizkaiko Txapelketa antolatuko du Urdulizen, eta hurrengo egunean, maiatzaren 19an, Getxon izango da Gaztetxo mailako Andra Mari Saria. Ondoren, maiatzaren 26an, Eskolen Euskadiko Txapelketa izango da Sondikan.

Probarik ezagunena, Getxoko Zirkuitua, abuztuaren 11ra atzeratu behar izan dute, 2024 Parisko Joko Olinpikoak direla-eta. Antolatzaileek azaldu dutenez, egutegia argitaratu zutenean, lasterketa getxoztarra uztailaren 28an ezarri zuten, baina, egoera ikusita, abuztuaren 11ra atzeratu behar izan dute.

Punta Galea Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen azken proba Urdulizko Andra Mari Saria izango da, irailaren 8an, Élite eta 23 urte azpiko mailetako txirrindularientzat.

2024 denboraldiko taldeak:

Escuela

ESKOLA

Cadete Femenino

GAZTETXO NESKAK

Cadete Masculino

GAZTETXO MUTILAK

Junior

JUNIOR 

Eiser Hirumet

EISER HIRUMET

Cicloturista

ZIKLOTURISTA

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun