Martxoaren 23an, 12:00etatik aurrera, Algortako hainbat tabernetan arituko dira bertsolariak eskualdeko bertsolaritza-txapelketako finalaurrekoak jokatzen. Aldiz, final handia 21:30ean izango da Azebarri kultur elkartean.
Hasteko, lehen finalaurrekoa Villamonte tabernan egingo dute 12:00etan honako bertsolari hauekaz: Jone Uria, Oier Aizpurua, Joanes Igeregi eta Galder Bilbao.
Bigarren finalaurrekoa 17:00etan jokatuko dute Saniko tabernan, Kerman Diaz, Peru Vidal, Aritz Landeta eta Beñat Lopez bertsolarien artean.
Azkenik, Paule Loizaga, Imanol Uria, June Diaz eta Xabi Sainz de la Maza bertsolarien txanda 18:30ean izango da Katea tabernan.
Bukatzeko, 21:30etik aurrera final handia egingo dute Azebarri kultur elkartean, eta bertan erabakiko dute nork jantziko duen aurtengo Uribe Kostako bertsolari onenaren txapela.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun