San Mames futbol-zelaian Donetseko bandera erakustegatik epaitu dute Asier Herranz algortarra

Ander Zarraga 2024ko api. 12a, 12:49
OTAN Ez! Plataformak deituta, hainbat lagun bildu dira Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean epaitutakoei elkartasuna adierazteko. © EUSKAL HERRIA DONBASS KOMITEA

Atzo, apirilak 11, Asier Herranz algortarra epaitu zuten, 2022ko urrian Athletic Club eta Athletico Madrilen arteko partidan Donetseko Herri Errepublikako bandera bat erakusteagatik. Halaber, zaleari 800 euroko isuna eta zelaietara bi urtez sartzeko debekua ere ezarri diote, zelai berdinean Pablo Gonzalez kazetariaren aldeko pankarta bat ateratzeagatik.

Ezker Ziztada taldeak salatu duenez, Herranzen aurka 3.001 euroko isuna eta futbol-zelaira sartzeko sei hilabeteko debekua ezarri gura diote aipatutako futbol partidan Donetseko Herri Errepublikako bandera bat erakusteagatik. Partidu horretan Ertzaintzako agenteek zalea San Mamesetik kaleratu ere egin zutela jakinarazi dute.

Salatu dute neurri horregaz Herranzi adierazpen askatasunaren oinarrizko eskubideak urratu dizkiotela, eta dena "errusofobiaren kanpaina izugarri batean" dagoela oinarrituta, Ukrainako banderak futbol-zelaietara sartzea ez baitago arazorik.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun