Gizon bat atxilotu dute Getxon adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita

Ander Zarraga 2024ko api. 15a, 16:36
Erasoa zapatuan gertatu zen, eta atxilotua domekan atxilotu zuten. © SEGURTASUN SAILA

Getxoko Udalak jakitera eman duenez, gizon bat atxilotu zuten atzo, zapatuan adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita. Akusatua domekan jarri zuten Guardiako Epailearen eskuetan, eta horrek fidantza barik bidali du espetxera.

Getxoko Udalak jakinarazi du emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurrean jarduteko eta koordinatzeko protokoloa aktibatu duela, eta gertatutakoari bere "gaitzespenik irmoena" adierazi dio. Era berean, genero-desberdintasunean oinarritutako jarrera sexista guztiak gaitzetsi dituzte, eta edozein eraso sexistarekiko zero tolerantzia ezarri dute.

Era berean, biktimari elkartasuna eta babesa adierazi diote, eta gogorarazi dute "kasu honek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren zati bat baino ez duela erakusten", eta berretsi dute arazo horren jatorria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen dela.

"Emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larria eta onartezina", azpimarratu dute bukatzeko. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun