Sustrai Colina eta Jone Uria bertsolariak izango dira udaberriko ALBEren bertso-bazkarian

Ander Zarraga 2024ko mai. 7a, 14:32

Benta kultur elkartean egingo dute bazkaria 14:30ean.

Maiatzaren 18an egingo dute Euskal Herriko mutur biak mahai inguruan lotuko dituen bertso-bazkari klasikoa. Udaberriko hitzordu honetara joan gura dutenek izena eman beharko dute 605 704 385 telefonora deituz edo albegetxo@gmail.com helbidera idatziz maiatzaren 13a baino lehen.

Aurtengo udaberriko bertso-bazkari klasikoko gonbidatuak punta-puntako bi bertsolari izango dira, etxean arituko den Jone Uria eta Sustrai Colina urruñarra. Bazkaria Getxoko Benta kultur elkartean egingo dute 14:30ean, Aritz Landeta bertako partaide eta ALBEkidearen bitartekaritzari esker.  

Pasta-entsalada, sukalkia, pantxineta eta edaria, kafea barne, izango duen menu ederrak 15 euroko prezioa izango du.

image.png

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun