Badatoz Udan Jolasean udalekuak Gorlizera

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 4a, 12:19
Artxiboko irudia, 2015eko Urdulizko udalekuak. © ERAGINTZA

Badator aurtengo Udan Jolasean egitasmoa, ekainaren 27tik uztailaren 22ra lagun artean euskaraz berba egiteko, gozatzeko eta jolasteko udalekua Gorlizen. Jarduera hori 3 eta 5 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago. Askotariko ekintzak egingo dituzte, goizeko 10:30etik 13:30era. Izen-ematea hilaren 13ra arte egongo da zabalik. Horretarako Gorlizko kultur etxera edo euskera2@uribekosta.org email helbidera jo beharko da.

Udalekuak 10:30ean hasiko dira Gorlizko ikastetxean, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, haur guztiek bertara autobusez joateko aukera izango dute.

Udalekuen prezioa 50 eurokoa izango da; halere, familia ugariek 30 euro ordaindu beharko dituzte plaza bakoitzeko eta diru-sarrerak bermatzeko errenta dutenek 15 euro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun