Kirolak  Gorliz 2017-01-25 17:47

Kirol-azpiegiturak hobetzeko, 710.000 euroko inbertsioa egin du Gorlizko Udalak

Gorlizko Udalak 710.000 euro inguru bideratu zituen iaz udalerriko kirol instalazioak hobetzeko. Modu berean, urteko balantzeak agertu duenez, 275.000 euroko diru-sarrerak egon dira, gehiengoa abonuetatik eta ikastaroetatik jasotakoak. Kirol-instalazioak hobetzeko diru-inbertsioa 2013tik egindako handiena izan zen; urte horretan inbertsioa 633.000 eurokoa izan zen. Arlo horretan, «gastu gehien sortzen dituena pertsonala da, 384.000 euro»; besteak izan dira ur, gas eta elektrizitate hornidurakoak, ia 167.000 euro.

Kirol-azpiegiturak hobetzeko, 710.000 euroko inbertsioa egin du Gorlizko Udalak
Gorlizko Udal kiroldegia | Ikusi handiago | Argazki originala

Abonuen diru-sarrerei dagokienez, urteko familia-bonua da kuota gehien batu dituena: tarifa 144,49 eurokoa da, eta 262 izen-emate daude. Halere, bazkide gehien dituen abonua urteko norbanakoena da, 340 lagun ditu, 105,17 euroan. Askotariko abonuak kontutan hartuta, kiroldegiak 1.498 bazkide ditu, guztira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa