Zapatuan sute bat piztu zen Gorlizko pinudian, barbakoa baten ondorioz

Nahia Martinez Gondra · Iker Rincon Moreno 2024ko urt. 29a, 16:38

Gorlizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, zapatu iluntzean sute bat piztu zen hondartzaren ondoko pinudian, barbakoa baten eraginez. Udal-iturriek azaldu dute sugarrak arrastiko 20:00ak aldera isiotu zirela, eta udaltzainak berehala bertaratu zirela sua itzaltzera. Horren ondorioz, Udalak herritarrei eskatu die "arduraz jokatzeko eta barbakoen erabilera egokia egiteko".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun