Zapatu honetan Gorlizko Indaba Txapelketaz gozatuko dute herritarrek

Nahia Martinez Gondra 2024ko mar. 13a, 11:35
13:00etatik 14:00etara indabada platerren aurkezpena egingo dute martxoaren 16an.

Zapatu honetan, martxoaren 16an, Gorlizko herritarrek zazpigarren Indaba Txapelketaz gozatuko dute herriko Ibarreta plazan. Hala, mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte jateko eta trikitilariak eta sariak egongo direla iragarri dute ere. Txapelketako oinarriak eta sariak, Udaleko webgunean ikus daitezke.

Eguneko egitaraua hurrengoa da: txapelketa goizeko 08:00etan hasiko da, 10:30etik 11:30era izen ematea egiteko aukera izango dute interesa duten lagunek, 13:00etatik 14:00etara indabada platerren aurkezpena egingo dute eta 14:30ean sari-banaketa izango da. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun