Emakumeak omentzen dituen mural bat egin dute Gorlizen

Erredakzioa 2024ko mar. 25a, 09:20
Murala Eloisa Artaza kalean jarri dute, emakume horrek Gorlizko emakumeen alde egindako lana ere aitortzeko. © GORLIZKO UDALA

Emakumeek egindako martxoaren 8ko oroimenezko mura bat aurkeztu dute Gorlizen. Udal-arduradunek azaldu dutenez, Eloisa Artaza kalean dagoen mural berri honek berdintasunerako eskubideen alde elkartutako arraza ezberdineko emakumeak ordezkatu gura ditu, "gure gizartearen errealitaterik gaurkotuena dena hemen Euskadin".

Muralaren atzeko aldea kolore anitzeko abstrakzio geometrikoz osatutako irudi bat bat, alde batetik, tonu gorriak dituena, emakumezkoak sinbolizatzen dituzten koloreak, hain zuzen ere, eta bestetik, tonu urdinak ditu, gizonezkoak sinbolizatzen dituzten koloreak, erdialdean, feminismoaren ikur diren tonu moreetan batzeko. Halaber, jakinarazi dutenez, Victor Landeta artelanaren egileak eskerrak eman dizkie Udalari eta Gorlizko herriari bere lanak izan duen harrera bikainagatik.

Eloísa Artaza Libarona (1861-1931)

Azaldu dutenez, ez da kasualitatea izan mural berria kale horretan kokatu izana. Eloisa Artaza, emakumearen figurak gizartean aurrera egiteko nabarmen lagundu zuen emakumea izan baitzen, atzo, gaur eta bihar ezinbesteko tresna baten bidez: hezkuntzaren bidez.

Eloisa Artazak Sertutxena etxea, bere ondasunakaz utzi zion Teresiar Erakundeari, Gorlizko alabek irakaskuntza eta hezkuntza ona izan zezaten. Gorlizen kultur etxe bat eraikitzeko, dirua ere utzi zuen. Gaur egun, udal-zentro soziokulturala da, bere izena daraman kalean kokatua dagoena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun