Udaberriko Azoka ospatuko dute apirilaren 7an Gorlizen

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 2a, 12:25
Haurrentzako tailerra ere egongo da: Athleticeko koroak euskaraz egingo dituzte. © FREEPICK

Domeka honetan, apirilaren 7an, udaberriaren etorrera ospatuko dute Gorlizen: Udaberriko Azoka egingo dute goizeko 10:00etatik 14:30era Elizako plazan. Hala, loreak, gazta, gozoak, xaboiak eta hainbat produktu gehiago erosteko aukera izango dute herritarrek. Gainera, haurrentzako tailerra ere egongo da: Athleticeko koroak euskaraz egingo dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun