Nazioarteko Nordic Walking Eguna ospatuko dute Gorlizen maiatzaren 19an

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 8a, 09:43

Urtero legez, Nazioarteko Nordic Walking Eguna egingo dute Gorlizko kiroldegian, 7 kilometroko martxa eginez. Hala, egitarau oparoa antolatu dute maiatzaren 19rako: 10:30ean prestakuntza-tailerrak egingo dituzte, 11:30ean martxaren hasierari ekingo diote eta 13:30ean amaitzeko ordua ezarri dute. Izen-ematea doakoa da Gorlizko Turismo Bulegoan edota 946 774 348 telefonora deituz.

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun