Beti On telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzko hitzaldi bat emango dute Gorlizen

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 22a, 14:55

Gaur, apirilak 22, Beti On nagusientzako telelaguntza-zerbitzuaren inguruko saioa egingo dute Gorlizko jubilatuen etxean, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatuta eta Gorlizko Udalaren laguntzagaz.

Arrastiko 17:00etatik aurrera, bertaratutakoei Beti Onen berri emango zaie. Zerbitzu horren bidez erabiltzaileek arreta iraunkorra izan dezakete etxean, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan. Zerbitzu hori larrialdi-egoerei edo premia sozialei erantzun egokia emateko berariaz prestatuta dauden pertsonek ematen dute, bai beren kabuz, bai beste baliabide komunitario batzuk erabiliz. Zerbitzua emateko, etxean terminal bat instalatzen dute eta erabiltzaileari eraman behar duen sakagailu edo domina bat ematen zaio.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun