hiruka.eus

Abenduak 6, inposizioak desobedituz, gurea eraiki!

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta

Abenduak 6, inposizioak desobedituz, gurea eraiki! Espainiar konstituzioa, batzuentzat legeen legea, guretzat zapalkuntzen iturri baino ez da. Herrion kartzela, kapitalismoaren bermea, eta patriarkatuaren helduleku. LOMCEren gisako Lege Organikoen sorburu, promesa huts eta baliogabeez jositako orri multzoa.

Eta abenduaren 6ak hezkuntza sistema propio baten beharra dugula gogorarazten digu, tokian tokiko errealitate eta beharrei erantzungo diena eta euskal herritar aske bezala heziko gaituena. Ospakizuna izatetik urrun, borrokatzeko hamaika arrazoi dauzkagula oroitarazten digun eguna da gaurkoa. Ireki ditzagun ikastetxeak, antolatu ditzagun Herri Eskolak, oihukatu dezagun beste behin ere espainiar konstituzioaren aurrean intsumisoak garela. Eraiki ditzagun alternatibak, ausartu gaitezen ikasle borrokaz aurrera pausu sendoak ematera. Uste baino lehenago, abenduaren 6a gure agendetatik desagertuko da eta Euskal Eskola Nazionala eraikiko dugun eguna ospatuko dugu. Markatu dezagun guk geuk gure egutegia! Inposizioak desobedituz, gurea eraiki! Gora Euskal Herria Sozialista eta Feminista! Gora gazteon borroka!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa