Donostian ere harremanak zabaltzen

Erabiltzailearen aurpegia Getxoko Mintzakuadrillak 2015ko urt. 13a, 09:31
Donostiako gazte gehienok euskaraz dakigun arren, gero ez dugu erabiltzen hainbeste. Hau ikusita motorrak martxan jarri eta astean behin euskaraz hitz egiteko biltzea erabaki genuen lagun batzuek. Modu berean euskaraz bizi nahi dugunon harremanak zabaltzeko ere balioko digu, elkar ezagutuz. Dagoeneko 6 gara, anima zaitez zu ere gurera, taldeka edo bakarka, kirolean edo tabernara, nahieran!!!

Osorik irakurri

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun