...Idatz iezaiezu!

Txikitasunak handi izan daitezkeela badakigunez, Preso eta Iheslarien aldeko elkartasun sareko kideok, gazteak konpromiso txikiak betetzera bultzatu asmoz, dinamika berria abiarazi dugu gabonetan zehar: idatz iezaiezu! Horretarako, Indabadan ateratako argazkiekin postalak egin ditugu, kuadrilla bakoitzak preso bati hitz batzuk idatz diezazkion.

Abian herriko tabernan postontzia eta bestelako postalak ere eskura utzi ditugu, Algortako preso politikoak dauden kartzeletako helbideekin batera, edonork idatzi nahiko balie! Horrekin batera, kaleko postontziak ere dinamika honen bozgoragailu egin nahi izan ditugu; elkartasuna urdinez jantzi dugu! Esan beharra dago, hori egiteagatik Algortako gazte bat identifikatua izan zela abenduaren 29ko gauean, idatzita zegoena ulertzen ez bazuten ere Getxoko udaltzaingoengatik mehatxatua eta iraindua izan zena. Isunak isun, zigorrak zigor... hartu arkatza, hartu boligrafoa, eta idatz iezaiezu!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun