Izadi jaio da espetxean

Erabiltzailearen aurpegia SORTERRIRA 2019ko urt. 26a, 16:31
Urtarrilaren 23an jaio zen Izadi; Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoen alaba. Duela hilabete batzuk Alicanteko Villena espetxetik Valentziako Picassent espetxera lekualdatu zituzten bi presoak eta Valentziako ospitalean jaio da txikia.
Espetxe politika gizagabe honek haurrek euren gurasoekin hazteko eta hezteko duten eskubidea urratzen du. Esaterako, Iñigo Gutierrezek 30 minutuz baino ezin izan du Maria eta umearekin egon. 30 minutu horiek agerian uzten dute Izadiri ukatu egiten zaiola hasi-hasieratik aitarekin behar bezalako harremana garatzea. Motxiladun umeen lanketa egiten hasi ginenetik hainbat guraso preso kalera atera badira ere, motxiladun haurren kopurua ez da ia aldatu. Izan ere, espetxe barruan zein kanpoan umeek jaiotzen jarraitzen dute eta jaiotzen diren unetik beretik ukatzen zaie gurasoekin bizi, hazi eta harreman iraunkorra izateko oinarrizko eskubidea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun