Angel Figueroa gogoan [2024]

Erabiltzailearen aurpegia Sortu Algorta-Getxo 2024ko mar. 14a, 15:45

Herri honen memoria kolektiboan iltzatutako eguna dugu gaur. Gaur, duela hamaika urte, espainiar estatuko espetxe politika hiltzaileak Angel Figueroaren bizitza aurretik eraman zuen.

Zurea, Angel, ez zen heriotza naturala izan; mendeku estrategia baten ondorioz eragindako
erailketa bat izan zen. Urtero, martxoaren 14a oroitzen dugu, zure falta betiko geratu delako
gure herrian. Baina oroitzen dugu ere, herri honek aurrera egin dezan memoria eta errelato
osoa jarri behar delako mahai gainean. Euskal Herria zanpatua izan da bere ertz guztietatik:
kulturalki, hizkuntza arloan, eskubide zibil eta politiko mailan, burujabetzan. Eta zapalkuntza
horiek modu anitzetan sufritu izan ditugu: jarraipenak, atxiloketak, torturak, erailketak... Hau ere,
ezinbestean, oroitu beharra dago.


Espetxeak ez dira inoiz izango birgizarteratzerako bidea. Espetxeak pertsona isolatzen du, bere
jendartearengandik aldentzen du, gaixotasunak sortu edo areagotzen ditu. Baina espainiar
estatuaren estrategia ez zen inoiz izan ustezko birgizarteratze hori gauzatzea; zigorra ezarri
nahi izan ziguten, urte luzez, askotan ia hiru hamarkadaz luzatu diren espetxe zigorrak
betearaziz. Eta batzuetan, Angelekin kasu, heriotzerarte zigortzea erabaki zuten.


Oraindik ere preso politikoei salbuespen legedia aplikatzen zaie, nahiz eta ukaezina den azken
urtean aurrerapausu nabarmenak eman direla. Horregatik, borrokatzen jarraitu behar dugu,
salbuespen legediarekin bukatu beharra dugu lehen bait lehen. Gu gure konpromisoan
berresten gara: lanean jarraituko dugu euskal preso politiko guztiak etxera ekarri arte.


Angel, gogoan zaitugu.

Betiko argia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun