2017-03-09 13:17

Koldo Iturbek Esandakoaren harira

Erabiltzailearen aurpegia TosuBetirako
Askok kontrakoa pentsatuko badute ere, Getxoko populazioa 83.232tik 78.393ra jaitsi da azken hamar urteotan. Hala ere, agerikoa den legez, etxe kopuruak goraka jarraitzen du. Krisiak krisi, porlanak negozio izaten jarraitzen du batzuentzat, eta beraz, inoiz ez dute ulertuko etxebizitzaren arazoa hutsik dauden etxeak (Getxon 2023, Etxebizitza Behatokiaren arabera) jendeari prezio eskuragarrietan eskainiz konponduko dela, ez bizitzarik gabeko etxeen segida etenbakoa eraikiz.

HAPOaren errebisioari dagokionean, gutako batzuok udalari aukera bat eman eta bertan parte hartu genuen, baina parte hartze lantaldearen erdiak baino gehiagok egin zuen bezala, guk ere planto egin genion. Andra Marin gehiago ez eraikitzearen alde geunden gehienok baina antza, aukera hori “ez zen posible”.

Ibarbengoako parkingak, udaletxeko Osoko Bilkuran %40aren babesa baino ez duenak, eta bere aurka  1000 lagun inguru bildu zituenak urtarrileko manifestazio anitzean (Getxoberrik, Getxotar guztiok ordaintzen dugun periodikoak, aipatu ere egin ez zuena) hainbat kezka sortu ditu:Ze zentzu dauka tren geltoki batek landa eremu baten? Zergatik ez da derrigorrezkoa den Ingurumen Eragin Txostena egin akuifero ugariko eremu baten?Zergatik da derrigorrezkoa parkinga eraikitzea geltokia zabaltzeko?Zertarako parkingaren inguruan dauden estarten zabalera handitzea?
Tosu Betirako elkarteko kideok,eztabaida publikoa antolatze aldera, Udaletxearekin harremanetan jarri ginen joan den ekainean, baina erantzunaren zain gaude oraindik.

Gure ustez, demokrazia baten, parkinga nahi dugun edo ez eztabaidatu eta erabakitzea posible izan beharko luke.

 

Eskerrik asko Aitor zure zutabea uzteagatik!

(Koldo Iturbek joan den astean plazaraturiko zutabeari erantzuna da hau)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa