2017-03-13 16:46

Ibarbengoako parkingaren obren eta erresistentzia akanpadaren egoera

Erabiltzailearen aurpegia TosuBetirako

Askok jakingo duzuenez, Tosuko landaren beste aldeko (Ibarrengoa estratako) auzokide batzuei, obren hasiera dela eta, desjabetutako lurrak Martxoaren 1erako libre uztea agindu diete. Gertakizun honek, lanak beste aldetik hasiko direnaren hipotesia indartzen du. Ondorioz, lur hauetan egon daitezkeen mugimenduei adi egoteko deialdia luzatzen dizuegu.

Erresistentzia akanpadari dagokionez, egitarauko ekimenen maiztasuna apaldu dugu helburu batzuk bete ditugula eta parkinga gelditzeko borroka luzatzen dabilela ikusirik. Gainera, udaberria ate joka dabil eta azkenengo 6 urtetan egin dugun bezala, Andra Mariko lur emankorrek eskaintzen diguten aukera paregabea aprobetxatuz, ortu komunitarioen proiektua zabaldu eta indartu nahi dugu.

Amaitzeko, modu desberdinetan (materiala, elkartasuna, bisitak, egitarauko ekimenak...) parte hartzen, babesten eta laguntzen zabiltzaten denei gure eskerrik beroenak. Danon artean, Ibarbengoako parkinga gelditzea posiblea da!

Aurten ere, Tosuko uzta jasoko dugu!

Asko gara eta bizirik gaude!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa