Larunbat honetan, Uribe Kostako berbalagun batzuk

Larunbat honetan, Uribe Kostako berbalagun batzuk Etxeandia Garagardotegian egon ginen. Sopelatik Urdulizera 20 minutuko paseotxoa eman ostean, eguraldi ederrarekin, eztarriak freskatzeko aukera izan genuen bertan. Askotariko garagardo gozo-gozoak dastatu genituen: lager (zuria), ale (gorria) eta stout (beltza). Bitxiena Pumpkin Ale izenekoa, hau da, kalabaza garagardoa. Antza denez, Estatu Batuetako garagardo tradizionala da. Izan ere, kolonoak Amerikara joan zirenean, ez zegoen malta ale nahikorik garagardoa egiteko, jateko eta pentsurako erabiltzen zutelako. Beraz, beste zerbait bilatu behar zuten, eta kalabazan aurkitu zuten ordezkoa, eta oraingoan, zaporea areagotzeko jengibrea gehituta. Eskerrik asko, Jon, azalpenengatik, eta hurrengora arte!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun