2016/06/14 18:00

Buztinarekin eta naturarekin jolasean

Buztinarekin eta naturarekin jolasean
Goñi Portal kultur etxea, Plentzia
Egun on euskaralagun hori, Gurasolagun Egitasmoaren harira zenbait ekintza antolatu ditugu ekainean guraso eta 5-12 urte bitarteko ume euskaldunekin egiteko. Oraingoan Plentzian eta Gorlizen izango dira. Dohainik dira, eta aldez aurretik izena eman behar da emailez (ukberbalagun@gmail.com) edo telefonoz (688 899 868). Ekintzen inguruko informazioa erantsitako fitxategietan daukazue, mesedez, zabaldu zuen lagunen artean! Zuen gustukoa izango direlakoan anima zaitezte eta parte hartu!!! Ondo ibili
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun