GURARI Etxea aurten geure

Erabiltzailearen aurpegia Uxune Iriondo Urbistazu 2024ko mar. 8a, 10:45

Izen hori jarri diogu Getxoko Emakumeen Etxeari. Urtetako ametsa, guraria, aldarri etengabea, gauzatzen ari garela esatera ausartuko naiz. Udalak Benturillena kalean zituen lokaletan dago Gurari Etxea. Obra handia egin da emakume askok bilera ugaritan adostu dugunera egokitzeko.

Zelan kudeatu, antolatu eta erabiliko den erabakitzeko prozesua, ordea, ez da samurra izaten ari: prozesu parte-hartzaileak, txostenak, gogoeta-taldea, talde eragilea, trantsizio-taldea…

Gu, behintzat, zintzoak izan gara gure aldarrietan, gure iritzietan, gure prestasunean eta eskuzabaltasunean. Deitu gaituztenean han izan gara, horrelako espazio feministak beharrezkoak direlako. Guk deitu diegunean, idatzi diegunean, galdetu diegunean, berriz, isiltasuna izan da erantzuna, egia-erdia edo gezurra ere tarteka.

Iruditzen zait norbait ez dela garbi jokatzen ari. Udala oztopo larregi jartzen ari zaigu. Zeinek bera nolako, besteak uste halako.

Honaino helduta, GURARI Etxea aurten geure egingo dugula hitzematen dizuegu. Benetako espazio feminista, elkartu, elkar ezagutu, zaindu eta errespetatu, saretu, sortu eta ekinez Getxo bestelakoa izan daitekeela amestu eta gauzatzera goaz. Bai horixe!

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun