Uribe Kostako gazteok erabakitzera goaz! Gazteok maiatzaren 7an gure eskualdean egingo den herri-galdeketan parte hartzera animatzen dugu gazte uribekostar oro! "Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?": horixe da datorren maiatzaren 7an erantzuteko aukera izango dugun galdera. Esan baietz, esan ezetz, baina bozka ezazu! Guretzat hori da garrantzitsuena, bozkatzen herritar guztiok irabazten dugulako.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!